Apaporis ibaia mugan dago

 

Resultado de imagen de apaporis

Apaporis ibai bat da, Amazonaren adar bat, zehazki. Gaur egun Kolombiako oihanean kokatuta dago. Egia esan, gaur denok gaude estatu batean edo bestean kokatuta. Bere kasuan, Koloniban egoteak gatzkako handiako leku batetik igarotzen dela esan nahi du.

Ibaiaren luzetara giza talde batzuk bizi dira, gerrilero eta paramilitarekin batera. Hau da, mugako ibaia da, baina muga hori ez da herrialde muga arrunt bat bezala, Mendebaldeko ziblizaziokoa baizik.

Hots, kapitalismoa olio orban bat bezala leku guztiera zabaltzen da eta ematen du ez dagoela lekurik zikinkeri horiek gabe. Baina oriandik irla batzuk badaude non dirua ez den erabiltzen, ezta errelojuak. Jerarkiak eta boterea beste modu batera antolatzen diren lekuak dira.

Adibidez, Apaporis ibaieko komunidadeak gure bizimodutik erabat aldeinduta daude. Horrek ez du esan nahi bere bizitza erraza denik. Beraiek ez dira paradisuan bizi. Nekez ateratzen dute bizimodua egunero. Batez ere, guk zailtzen diegulako. Hala eta guztiz ere, nahiago dute han bizi, gure artean, bigarren lerroko pertsona gisa bizi baino.

Joan den egunean Apaporisi buruzko dokumental bat ikusi nuen telebistan. Han azaltzen ziren gizon-emakume hauskaitz haiek, bere mundu sakon eta beharrezkoarekin. Zergatik beharrezkoa? Besteak beste, beste mundu batzuk badaudela erakusten digutelako. Mundu ezberdin hauek desagertzen badira imaginatzeko aukera ere ez da izango.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *