Hara hor maitasuna

Aspaldi honetan, Sarean maitasunaren inguruan entzuten dut hitz egiten. Maitasun likidoa, maitasun erromantikoa, polimaitasuna eta abar. Nik maitasun moderno edo posmoderno horiek ez ditut asko ulertzen. Iragana gehiago interesatzen zaidalako izango da. Egun horri buruz inork ez hitz egiteak harritzen nau, soilik. Maitasuna aurkitu zuten egun horretaz.

 

hands
 (Trinidad Baja, AEB)

Ahaztutako izeneko arkeologo bati esker dakigu. Udako egun batez, eskeleto talde bat aurkitu zuten. Duela milaka urte hil ziren . Itxura guztien arabera, gizakiak. Homo sapiens-sapiens, goitik behera.

Bada, haietako bat oso adinekoa zen, eta orbandutako hezur hausturak zeuzkan. Sendatu egin zen.

Hara hor maitasuna. Eskeleto hau adineko emakumea izatera iritsi zen, nomada talde batean, eta horrek esan nahi zuen lagun hauek berataz arduratu zirela, bera zaintzeaz,  beharrezko bide guztiak erabiliz bera soinean eramateaz.

Hara hor maitasuna. Hori eginez ez zegoelako irabazirik, prinzipioz. Emakume zaharra zen, ezin zion taldeari ezer materailik eman. Hala ere, bera zaintzea erabaki zuten.

Hara hor gizon-emakumeak,  zaintzak eman eta jasotzeari esker bizi den animalia espeziea.

Bere umeak direla medio ikasi omen zuten. Gizaki kumeak nahiko bereziak dira, beste espezieenek baino zaintza denbora askoz luzeagoa behar dute-eta.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *